Baliabide franko bada Frantzian etxeko laguntza finantzatzeko. Modalitateak eta zenbatekoak aldatzen diren galdatzailearen egoera pertsonalaren arabera.
2005az geroztik, Frantziako zerga familia orok ukan dezake etxeko laguntzarako gastu guzien % 50eko zerga murrizketa edo zerga kreditua (indarrean dauden mugen arabera), zernahi izan dadin zerga ordaintzailearen adina edo irabazi maila.
Frantzian 60 urtetik goitiko pertsonak seniorrak dira. Hala, dirulaguntzak ukan ditzakezu baldintza batzuk betez gero eta ebaluatua izan ondoan, zure etxeko lanetan laguntza ukaiteko.
Zu edo zure hurbileko bat eguneroko eginkizunetan zailtasunetan gertaturik, Departamendu Kontseiluak etxez etxeko laguntzaile baten finantzamenduan parte har dezake.
Departamenduko laguntza ezin baldin baduzu ukan, hobe duzu zure erretreta kutxarekin harremanetan jartzea eta dirulaguntza baten galdegitea etxe-laguntzaile baten ukaiteko.
Mutualitate zenbaitek beren gain har ditzakete zure etxeko zerbitzuak (gehienetan ospitaleratze edo bizitza pribatuko istripu baten ondotik). Ikus ezazu zure mutualitatearekin, behar-orduetako kutxarekin edo osasun-asurantzarekin dituzun kontratuak, eta jar zaitez harremanetan zure solaskidearekin.
Zu edo 60 urtez goitiko zure ahaide bat zailtasunetan gertaturik eguneroko funtsezko ekintzak egiteko, laguntza hori eska dezakezu.
PCH: Elbarritasuna Konpentsatzeko Zerbitzua
Ahalmen urriko pertsonak eguneroko ekintzetan laguntzeko finantzamendua Elbarritasuna Konpentsatzeko Zerbitzuak du ordaintzen. Heldu Elbarrituendako Laguntza (AAH) ez bezala, PCH laguntza ez da irabazi bat baina ahalmen urritasunari lotu gastuen ordainketa.
Haien politika sozialaren karietara, mutualitateek noiztenkako dirulaguntza eman diezaieke haien kideei. Zure behar-orduetako kutxarekin edo osasun kutxarekin duzun kontratuak etxe-laguntzaile baten zerbitzu oren zenbait ordain ditzake ospitaletik sartzen zarenerako.
Argibide gehiagoren ukaiteko jar zaitez harremanetan zure mutualitatearekin.
Erregimen orokorreko erretreta kutxak finantzaturik (CARSAT/MSA), ospitaletik sartzen diren 55 urtez gotiko erretretadunek baldintza batzuk betez gero etxeko laguntza ukan dezakete.
Galdea ospitaletik atera aitzin egin behar zaio erietxeko gizarte laguntzaileari.