Sail-aldaketa bat egin nahi zenuke eta etxe-haurtzain ofizioa gustuko zenuke?
Etxe-haurtzain ofizioa bokazioa da!
Ofizio hau hautatzen delarik, norberak egunero bere gizatasunezko bertute sakonenei dei egitea erabakitzen du, haurren beharrei beha egotea eta jendarte bizitzarako inportanteak diren baloreak transmititzea. Ardura horiek guziak betetzea hautatzen da.
(Eta ez da erresuminez egiten, norbere haurrez arduratzeko, etxean egoteko, edo ofizioak diplomarik galdegiten ez duelako).
Etxe-haurtzaina lehen haurtzaroko profesionala da, Departamendu Kontseiluak onetsia. Duen onespenaren arabera, 3 urtez peko 1 eta 4 haur artean errezibitzen ditu.
Zaintzen dituen haur ttipien harrera eta laguntza bermatzen du bere garapena errespetatuz eta segurtasuna bermatuz.
Gehienetan haurrak bere etxean hartzen ditu burasoak lanean direlarik. Jostatzen da, bazkaria prestatzen, haurrekin promenan ibiltzen, garbitzen ditu, egunez. Tenoreak kanbiakorrak dira burasoen beharren eta betebeharren arabera.
Onespena ukan ondoan, 120 oreneko formakuntza egin behar da nahitaez, eta horietarik 80 oren lehenbiziko haurra errezibitu gabe.
Etxe-haurtzain izan daiteke:
Enplegatzen duen burasoaren (partikular-enplegatzailea) soldataduna.
Bere etxean lan egin dezake edo Haurtzain Etxe bati juntatu, eta, beraz, beste etxe-haurtzain batzuekin egoitza bat partekatu (gehienez 4 haurtzain).
Lurraldeko Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza (LHB, lehen EHH) baliabide gunea da beregain diren etxe-haurtzainentzat:
Familien Harrera Zerbitzu bateko (etxe-haurtzaindegi) soldataduna, lurralde elkargo batek, elkarte batek edo enpresa batek kudeatua.
Bere gain da eta bere etxean ari da etxe-haurtzain gisa, baina ez du kontraturik burasoarekin. Enplegatzailea da kontratuez eta ordainsariez arduratzen.
Profesional batzuek zaintzen dute eta laguntzen (puerikultoreak, haur ttipien hezitzaileak…).
Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-guneak galdera guziei ihardets diezaieke, ez duda gurekin harremanetan jartzea.