Lan talde batek errezibituko zaitu eta entzunen, haurren eta haien familien beharrei egokitu lekuan.
Harrera Hazparnen: Francis Jammes karrika, 54 – 64 240 Hazparne: Astearte arratsalde guziez eta hilabeteko 2. eta 4. ostegun arratsaldez, 14:30etik 17:00etara.
Harrera Beskoitzen: elkarteen gela, Bil Toki eraikina, 64240 Beskoitze: Astelehen arratsalde guziez, 13:45etik 16:00etara.
Xirrixta leku atsegina da eta goxoa, 6 urtez peko haurrekin heldu diren burasogaiei eta, burasoei irekia, aitatxi-amatxiei edo familiako helduei. Harrera lekua da, entzuteko lekua, trukatzeko lekua, eta jostatzeko eta lasaitzeko lekua. Zatoz memento atseginaren iragatera eta beste familia batzuen ezagutzera!
Haur ttipiei egokitua den leku atseginean eta goxoan errezibitua izanen zara. Elkarrekin jostetan ariko zarete. Ikusmoldeak trukatuko dituzue. Zure haurrari behatuko diozu, besteen artean nola ari den. Zure haurra talde bizitzako arauekin beharko da ari izan, zer den baimendua eta zer debekatua.
Harrera egiten duten profesionalek bermatuko dute arau horiek errespetatzen direla.
Argibide gehiago nahi zenuke Xirrixtari buruz?
Gurekin harremanetan jar zaitez