UD64 erakundea Pirinio Atlantikoetako UNA eta ADEDOM egituren batasuna da. Egitura horiek kidez osatu elkartea muntatu zuten, eta haien elkarte proiektua oinarritzen da 2014ko ekainean onartu kooperazio hitzarmen batean. Hauek zuten onartu:
Baionako GEUZa UD64n sartu da.
UD64-n kidetzearekin, elkarteburuek lan kolektiboa abiatu dute 4 ardatzen inguruan:
Denborarekin, kolektibo hori UNAren kide ez diren beste elkarteei ere zabaldu da, federakuntza arteko dinamika bat zutenak tokiko mailan.
Horrela, duela kasik 10 urte, AIDBS (ADEDOM elkarteko kidea) eta AMICIAL (lehengo AIPAD, Gurutze Gorria) elkarteetako zuzendariak elkarte hauetako zuzendariek osatu lan taldeari batu ziren: ASAD, LO CALEI (CAMINANTE elkartea), ADIN EDERRA, LAGUNTZA ETXERAT.
Elkarte horiek batu ziren duela 20 urte baino gehiago, UNAren sareari kidetzeko gutuna izenpetu zenetik.
UNA elkarte mugimendu militantea da, enplegatzaileen sindikatua eta elkarte, mutualitate, fundazio, lurraldeko zerbitzu publiko (CCAS/CIAS) eta ospitale sarea. Federazioan 850 egitura kide dira, 96 000 langile enplegatzen dituztenak. Frantziako 5 federazio enplegatzailetarik bat da, kideak laguntzen ditu, ordezkatzen eta defendatzen. Praktikak trukatzeko eta mutualizatzeko lekua ere da, kideei zerbitzuak eskaintzen ditu arau, zuzenbide eta saileko praktiken alorrean. Eskualdeko adarrak badira.