Etxe-laguntzaile ofizioari esker besteen meneko diren 5 milioi pertsonak hauta dezakete etxean bizitzen egotea.
“Alde sozialak nau lan horretara erakarri, pertsonen ezagutzea eta haien laguntzea. Egiten dudan lanari esker adineko pertsonak edo ahalmen urrikoak etxean gelditu daitezke, beren nahiaren arabera… Horri esker garrantzitsua sentitzen naiz eta baliosa, eta hori atsegin iturri da enetako.”
Martine – Gizarte Bizitza Laguntzailea Laguntza Etxerat elkartean 2003az geroztik
Frantzian 1,3 milioi enplegu dira etxe-laguntzaren alorrean, eta lana ematen duen 1. sektorea da. Eta hala egonen da garapen demografikoa nolakoa den ikusirik!
320 000 lanpostu izan litezke betetzeko 2022an.
Gure langileak lanean ari dira ahulduak diren pertsonekin, autonomia atxiki dezaten (adineko pertsonak, autonomia galtzen ari diren pertsonak edo ahalmen urriko pertsonak), beren bizi lekuan, egunerokoan lagunduz.
Etxe-laguntzaren alorrean, zure gaitasunen eta hastapeneko ibilbidearen arabera, etxe-laguntzari lotu ofizioak egiteko formakuntza egin dezakezu kontratu baten bidez (Aprendiz Kontratua; Profesionalizatze Kontratua; Kontratu Lagundua; Lan Kontratu Mugatuan edo Mugagabean).
Etxe-laguntzaile izateko formakuntza berezirik gabe, gure “etxeko langile erneen” taldearen parte izaten ahalko zara etxeko langile/enplegatu gisa, erabiltzaileen ongizatean parte hartzeko haien bizi lekuetan garbiketa eginez, erosketak eginez edo beste eginkizun oro, baita ere laguntza administratibo sinplea emanez.
Familiendako Bizitza Laguntzaile tituluaren bidez ukanen duzun lehen formakuntza mailari esker ezagutua izanen zara pertsonak etxean laguntzen dituen profesional gisa.
Bigarren kalifikazio maila zuzenki lortu dezakezu zure ikasketa mailaren arabera eta Etxeko Bizitza Laguntzaile ofizioa beteko duzu. GiBiLek gaitasun teknikoak dituzte pertsona ahulduekin lan egiteko. Egoera konplexuetan lan egiteko formatuak dira eta ikasi dute nola jokatu erabiltzaileen patologien arabera.
Etxe-laguntzako alorrean duzun ibilbide profesionalaren arabera kalifikazio maila horiek lor ditzakezu Esperientziari Esker Baliodun Egin Ezagutzen bidez, bortxaz eskolara itzuli gabe.
Formakuntza profesionala gure elkarte proiektuaren erdian da, eta horretarako dugu gure langileei formakuntza jarraikia proposatzen baita ere proiektu profesional baten eraikitzeko laguntza.
Gure praktika profesionalen hobetzeak gure taldeak laguntzen dituen pertsonen bizi kalitatea hobetzen du.
GiBiLak pertsona laguntzen du eguneroko jestuetan: jaikitzen laguntzen du, jaten, erremedioak hartzen (artez kanpo), kozinatzen.
GiBiLak pertsona laguntzen du higiene jestuetan eta ongizatean: garbitzen laguntzen du, janzten, orraztatzen, makillatzen.
GiBiLak parte hartzen du pertsona ahulduen bakartasuna hausten, hitzorduetara lagunduz, erosketen egitera, promenan ibiltzera, jatetxera…
Pertsona harrigarri horietarik bat zara? Ongi etorri gure taldera!