Zuzendaria: Christelle BORAU, erizain puerikultorea
LAMINAK haurtzaindegi kolektiboa Departamendu Kontseiluak onetsia
Helbidea: Bideberria bidea – Plaza – 64240 BESKOITZE
Tel: 05.59.31.74.28
e-mail: laguntzalaminak@orange.fr
Haur kopurua: 30 haur
Adina: 2 hilabetetik goiti 3 urte arte, baina haurrak 6 urte arte errezibi ditzakegu
Harrera 7:30etik 18:30era astelehenetik ostiralera
Urteko oporrengatik hetsia: 3 astez uztail-agorrilean, 1 astez Eguberriz, 1 pedagogia-egun
Beskoitzen bizi diren familiek dute lehentasuna zaintza molde horretarako
Kostua: burasoen ordainketa partea (oreneko prezioa) kalkulatua da zergapeko irabazien eta beren gain dituzten haur kopuruaren arabera, eta FaLKek Frantzia mailan finkatu prezioen taularen arabera.
Zaintza gastuek zerga kreditua edo murrizketa ukaiteko eskubidea ematen dute, indarrean den araubide fiskalaren arabera.
Apairuak barne: BAI
Xatarrak barne: BAI
Badu 3 urte Laguntza Etxerat elkartea engaiatu dela produktu freskoak, sasoikoak, biologikoak eta tokikoak lantzen dituen ostalaritza kolektiboaren eskaintzeko.
LAMINAK haurtzaindegia “Biologikoa eta tokikoa jan” urraspidean engaiatua da, Pirinio Atlantikoetako departamenduaren laguntzarekin.
+ Biologikoa Gutienez janarien % 30 biologikoak dira.
+ Tokikoa Hilabete guziez, badira gutienez 4 osagai biologiko eta tokiko sardetik (ekoizlearena) sardexkara (haurrena).
+ Sanoa Menu argiak eta kontrolatuak, gure sukaldeburuak lekuan beren kozinatuak!
+ Iraunkorra Profesionalak eta haurrak kudeaketa ekologikoari sentsibilizatuak (hondakinak, ura, xahutzearen kontrako borroka…)
Harrera 3 sailetan antolatua, guti gora behera badira 10 ñiñi, 10 arteko eta 10 handi.
Lehen haurtzaroko talde profesionalak haurrak errezibitzen ditu egun guziez eta 3 ardatzen inguruan lanean ari da:
1. Haurrak: Beren funtseko beharren eta indibidualtasunaren errespetua
2. Familia: Familiaren entzuteko prest egotea eta familia-proiektuaren jarraipenean
3. Partaideak: Esperientziak eta topaketak zabalagotzea
Gure lehentasuna, denen errezibitzea: arreta espezifikoa edota arta bereziak behar dituzten haurrak
Ahalmen urritasuna duten haurrak hartzen ditugu
Pedagogia proiektuan finkatuak diren baloreetan bermatuz, profesional bakoitzak zure haurra errezibituko du bere nortasuna, desberdintasunak eta bizi erritmoa errespetatuz. Garapen psikomotorrerako beharrezkoa duen segurtasun afektiboa bermatzen dio.
Profesionalek pedagogia egun bat badute urtean, taldean formatzeko. Psikologo batek laguntzen ditu beren praktika profesionalaren aztertzeko.
Laster haurtzaindegiko langileek formakuntza bat ukanen dute ñiñiak zapian eramaten ikasteko, haur ttipien behar fisiologikoei ihardesteko gisan.
Badu aspaldi partaidetza bat badela liburutegiarekin. Ipuin kontalari boluntarioak heldu dira aste guziez haurrei ipuinak kontatzera. Langileek erregularki liburuak eta irakurketa euskarriak mailegatzen dituzte departamenduko liburutegian.
Soinubila eskola-musika ere heldu da haurtzaindegira. Musikari bat heldu da musika mementoen proposatzera haurren eta langileen atseginerako.
Profesional taldeak trukaketak antolatzen ditu herriko eskolekin. Horri esker haurrak ingurumen berriari usatzen dira: lekuei, pertsonei eta eskolako ingurumenari. Udaberrian iragaten dira trukaketa horiek, iraileko sartzea prestatzeko xedez.
Laminak haurtzaindegiari buruz argibide gehiago nahi duzu?
Gurekin harremanetan jar zaitez