Departamenduaren laguntza soziala etxe-laguntzaile baten enplegatzeko

Departamenduaren laguntza soziala ukaiteko etxe-laguntzaile baten enplegatzeko, galdea zure bizitegi nagusiko GEUZari edo Herriko Etxeari egin behar diozu.

Departamenduaren laguntza soziala esleitzeko baldintzak etxe-laguntzailearen enplegatzeko

Adin baldintzak

Gutienez 65 urte ukan edo gutienez 60 urte, eta lanerako gaitasun eza egoeraren aitorpena ukan.

Irabazi baldintzak

Departamenduaren laguntza soziala galdatzailearen baliabideen araberakoa da. Hilabeteko irabazi mugak finkatuak dira etxeko laguntza ukaiteko.

 

Departamenduak eman laguntza soziala

Laguntzaren zenbatekoa galdatzailearen irabazien arabera kalkulatua da.
Finantza parte hartze bat galdatu daiteke, Departamenduak du finkatzen.

Laguntza eman daiteke:

  • edo etxeko laguntza erakundeari, Departamenduak funtzio horretarako ahalmena emana baldin badio (zerbitzu hornitzailea).
  • edo hartzaileari, etxe-laguntzailea zuzenki enplegatzen baldin badu (zerbitzu mandataria).

Etxe-laguntzailearen zereginak eta presentzia-denbora

Etxe-laguntzailearen zereginak (etxearen mantentzea, xuriketak, jaikitzen laguntzea, jaten laguntzea…) eta presentzia-denbora Departamendu Kontseiluko ebaluatzaileak ditu finkatzen hartzailearen beharren arabera. Hilabeteko oren kopurua 30 orenekoa da gehienez bakarrik bizi den pertsona batentzat, eta 48 orenekoa bi bizikideek laguntza hori ukan badezakete.

 

Zure tokiko harremana Hazparneladean:  

Departamenduko Elkartasun eta Gizarteratze Zerbitzua – Ipar Euskal Herri barnealdea

ELGAR zerbitzu publikoen etxea
64240 Hazparne
05 59 29 61 00
Fax 05 59 70 20 61

Laguntza behar duzu zure etxearen kudeatzeko?
Etxeko lanetatik libratu nahi duzu?