Laguntza Etxerat elkartean parte hartu eta engaiatu

Laguntza Etxerat elkarteak lurraldeko familiak moralki eta fisikoki laguntzen ditu haien biziko memento guzietan.

Burasoak laguntzen ditu xerkatzen baldin badute: 

  • partekatzeko eta entzunak izateko leku bat
  • zaintza-molde bat haien 6 urtez peko haurrarentzat


Beregain diren etxe-haurtzainak laguntzen ditu nahi baldin badute: 

  • argibide eta trukada leku bat
  • profesionalizatzeko ekintzetan eta lantegietan parte hartu

 


Etxe-laguntzaile bat nahi duten pertsonak laguntzen ditu

  • Etxeko garbiketa egiteko,
  • beren etxean bizitzea hautatu duten adineko pertsonen, besteen meneko diren pertsonen edo ahalmen urriko pertsonen autonomia atxikitzen laguntzeko

 

Zuretzat ere da!
Zure gaitasunak eta zure denbora boluntario gisa eskaini nahi baldin badituzu.

 

 

Laguntza Etxerat elkartean boluntario izan, zergatik?

Frantziako 13 milioi jende elkarteetako boluntario dira, baina zergatik ote?

Elkarte batean boluntario izatea herritar ekintza da
Zentzua ematea eta jendartean balios sentitzea
Nor bere lurraldeko biztanleen ongizateaz arduratzea eta hartan parte hartzea
Besteei irekitzea eta pertsonalki loratzea

 

Gure elkartera jiteko arrazoi franko, beraz.

Nola engaiatu gure elkartean?

Zure engaiamendua mota desberdinetakoa izan daiteke: 

  • Boluntario izan zaitezke noiztenkako eginkizun berezietarako
  • Administrazio Kontseiluko kide aktibo izan zaitezke
  • Gaitasunezko mezenasgoa proposa dezakezu (argibide gehiago)

Irakurri Administrazio Kontseiluaren 2021eko txostena