Erabiltzaileen ongizatea etengabe hobetzeko xedez, Laguntza Etxerat elkarteak bere proiektuaren barne ezarri du ahaide laguntzaileen egoera kontuan hartzea.
Horretarako, elkartea QAVAD europar proiektuaren barne da, laguntzaileendako gidaliburu praktiko bat apailatzeko helburuarekin.
Laguntza Proiektu Pertsonalizatuan ere engaiatua da erabiltzaileen beharrei eta xedeei ahal bezain hobeki ihardesteko.
Dependentzia familiaren baitan sortzen da. Adinarengatik, eritasunarengatik edo ahalmen urritasunarengatik autonomia galtzen ari den norbaiten laguntzea ez da gauza erraza.
Laguntza boluntarioa, informala, berezkoa edo familiakoa deiturik ere, ondorio franko ditu familiaren bizian eta laguntzailearen osasunean.
Dependentzia horrek ondorio franko ditu laguntzailearen gainean:
Egoera horrek nekea edo akidura fisikoa edota psikologokoa eragin ditzake.
Ez zaude bakarrik.
Gidaliburu hau ahaide laguntzaileentzat egina da. Dauden laguntza guzien ulertzeko bidea ematen du laguntzaileek hobeki ezagut ditzaten lurraldean diren baliabideak. Gidaliburu honetako argibideak alda daitezke gertatuko diren politika engaiamenduen arabera.
Zailtasunean bazara, akitua edo galdua, gidaliburu honetan aurkeztu solaskideak hor dituzu zure galdeei ihardesteko eta zure sustengatzeko.