Zuzendaria: Julie BOISTEAU, erizain puerikultorea
Kuluxka haurtzaindegi kolektiboa: Departamendu Kontseiluak onetsia
Zerbitzu Publiko Ordezkaritza Euskal Hirigune Elkargoaren izenean
Lekuineko bidea – 64240 Hazparne
Tel: 05.59.50.27.47
E-mail: laguntzakuluxka@orange.fr
Haur kopurua: 30 haur
Adina: 2 hilabetetik goiti 3 urte arte, baina haurrak 6 urte arte errezibi ditzakegu
Harrera 7:30etik 18:30era astelehenetik ostiralera
Urteko oporrengatik hetsia: 3 astez uztail-agorrilean, 1 astez Eguberriz, 1 pedagogia-egun
Euskal Elkargoko Hazparneko Lurralde Eremuko 11 herrietarik batean bizi diren familiek lehentasuna dute zaintza molde horretarako (Beskoitze, Hazparne, Bastida, Aiherra, Izturitze, Donamartiri, Donoztiri, Lekuine, Makea, Lekorne, Heleta).
Burasoen ordainketa partea (oreneko prezioa) kalkulatua da zergapeko irabazien eta beren gain dituzten haur kopuruaren arabera, eta FaLKek Frantzia mailan finkatu prezioen taularen arabera.
Zaintza gastuek zerga kreditua edo murrizketa ukaiteko eskubidea ematen dute, indarrean den araubide fiskalaren arabera.
Apairuak barne: BAI
Xatarrak barne: BAI
KULUXKA haurtzaindegia elebiduna da eta Euskararen Erakunde Publikoaren labela badu.
Zure haurrari harrera eginen zaio LEHA baliabidearen C ereduaren arabera: langileen erdia euskaraz ariko zaio eta beste erdia frantsesez.
Badu 3 urte Laguntza Etxerat elkartea engaiatu dela produktu freskoak, sasoikoak, biologikoak eta tokikoak lantzen dituen ostalaritza kolektiboaren eskaintzeko.
KULUXKA haurtzaindegia “Biologikoa eta tokikoa jan” urraspidean engaiatua da, Pirinio Atlantikoetako departamenduaren laguntzarekin.
+ Biologikoa
Gutienez janarien % 30 biologikoak dira.
+ Tokikoa
Hilabete guziez, badira gutienez 4 osagai biologiko eta tokiko, sardetik (ekoizlearena) sardexkara (haurrena).
+ Sanoa
Menu argiak eta kontrolatuak, gure sukaldeburuak lekuan beren kozinatuak!
+ Iraunkorra
Profesionalak eta haurrak kudeaketa ekologikoari sentsibilizatuak dira (hondakinak, ura, xahutzearen kontrako borroka…)
Harrera bi sailetan antolatua da:
Ñiñiak (10 aste – 15 hilabete)
Artekoak – handiak (15 hilabete – 3 urte)
Lehen haurtzaroko talde profesionala (puerikultorea, haur ttipien hezitzaileak, haur-artatzaile laguntzailea eta lehen haurtzaroko LGAduna) 4 ardatzen inguruan lanean ari da:
1. Haurrak: harrera indibidualizatua eta laguntza orokorra
2. Familia: Familiaren entzuteko prest egotea eta familia-proiektuaren jarraipenean
3. Elebitasuna: Euskarari eta euskal kulturari buruz irekitzea
4. Partaideak: Esperientziak eta topaketak zabalagotzea
Gure lehentasuna, denen errezibitzea: arreta espezifikoa edota arta bereziak behar dituzten haurrak
Ahalmen urritasun bat duten haurrak hartzen ditugu
Pedagogia proiektuan finkatuak diren baloreetan bermatuz, profesional bakoitzak zure haurra errezibituko du bere nortasuna, desberdintasunak eta bizi erritmoa errespetatuz. Garapen psikomotorrerako beharrezkoa duen segurtasun afektiboa bermatzen dio.
Profesionalek pedagogia egun bat badute urtean, taldean formatzeko. Psikologo batek laguntzen ditu beren praktika profesionalaren aztertzeko.
Hazparneko mediatekarekin partaidetza bat plantan ezarri da 2014az geroztik liburuak eta audio-euskarriak mailegatzeko eta berritzeko.
Artista (ikusgarriak, musika-eskola) edo kanpoko partaide franko (zirku lantegia, josteta kantu tapiza) heldu dira haurtzaindegira eta haurrak kulturari eta arteari irekitzen parte hartzen dute
Kuluxka haurtzaindegiari buruzko argibideak behar?
Gurekin harremanetan jar zaitez