PCH laguntza Departamendu Kontseiluak du ematen eta elbarritasunari lotu gastuak finantzatzen ditu.
Laguntza pertsonalizatu hori hartzailearen beharrei egokitzen da:
Hazparnealdean, SDSEIko ebaluatzailearen bisitaren bidez ebaluatuko dira hartzailearen beharrak, ekintza berezi batzuk egiteko ezintasunaren edo zailtasunaren arabera.
Ekintza horiek zerrendatuak dira mugikortasunari, mantentze pertsonalari, komunikazioari eta besteekiko harremanei dagozkien erreferentzia taulan.
Adin, baliabide eta bizitegi mota baldintzak ere kontuan hartzen dira laguntza esleitzeko.
PCH bizi guziko ematen den laguntza da hartzailearen osasun egoera ez baldin bada hobetzen ahal.
Norbaitek PCH ukaiteko, behar du egoera horietarik batean izan:
60 urtez beheiti ukan behar da PCH laguntza galdatzeko.
Bizkitartean, pertsonak esleitze baldintzak betetzen baldin bazituen 60 urte bete baino lehen, PCH laguntza galda dezake adin mugarik gabe.
Haur batentzat PCH laguntza galdegiteko, haurrak 2 baldintza hauek bete behar ditu:
Laguntzaren zenbatekoa baliabideen araberakoa da.
PCH laguntza ematen da etxean bizi izan edo erakunde berezitu batean.
Etxean bizi
Behar da:
Frantzian bizi
Atzerritarrek behar dute Frantzian izan azken 3 hilabetean gutienez. Baldintza hori ez da eskatua pertsona ikaslea baldin bada edo lanbide heziketan.
Indarrean den egonaldi baimen agiria ukan.
PCH laguntza ukaiteko erakunde berezituan, behar da:
Erakunde sozialean edo medikuntza eta gizarte erakundean bizi, edo erietxean ospitalizatua izan.
Ez baldin bada Frantziako erakunde batean lekua ukaiten ahal (Eskubideen eta Autonomiaren Batzordea (CDAPH)), PCH laguntza atzerriko erakunde berezitu batean ere ukan daiteke herrialde hauetarik batean izanez gero:
Egonaldiak 1 eta 5 urteren artean iraun behar du eta Eritasun Asurantzak edo Departamenduko laguntza sozialak bere gain hartu. PCH galdea behar da egin Frantziatik joan aitzin.
Laguntza ukaiteko, jar zaitez harremanetan:
Euskal Herriko MDPH:
Belle Marion etorbidea, 2, 64600 Angelu
Telefono zenbakia: 05 59 27 50 50