QAVAD – proiektuak beren etxean diren adinekoen bizi-kalitatea du xede

Laguntza Etxerat elkartea QAVAD proiektuan engaiatua da adinekoen, besteen meneko direnen edo ezindura dutenen aldeko praktikak hobetzeko, familiako laguntzaileak eta etxe-laguntzaileak sostengatzeko.

QAVAD Europako ERASMUS + proiektua da, Etcharry Formation erakundeak gidatua, eta lan batzordetan antolatua, partaide profesionalez eta proiektuaren lurralde bakoitzeko eramaileez osatua.

4 herrialde biltzen ditu:
Frantzia, Finlandia, Espainia eta Italia.

 

9 partaide engaiatuak dira:


1 unibertsitate:

  • UNIVERSITÁ DI BOLOGNA (Italia)
    Hezkuntza saila – Bolonia – Emilia-Romagna


2 ikerketa zentro: 

  • MATIA INSTITUTO (Espainia)
    Zahartzeari buruzko ikerketa zentroa eta pertsona ardatz duen laguntzaren arloko erreferentzia zentroa.
  • FINNISH INSTITUTE OF OCCUPATIONAL HEALTH (Finlandia)
    FIOH – Diziplina anitzeko ikerketa zentroa.


3 erakunde adineko pertsonen eta ezinduen etxez etxeko artetarako

  • LAGUNTZA ETXERAT (Frantzia)
    Etxez etxeko laguntza zerbitzua Ipar Euskal Herrian.
  • SOLCO CIVITAS (Italia)
    Etxez etxeko zerbitzu kooperatiba adinekoentzat.
  • Pirinio Atlantikoetako LURRALDEKO LAGUNTZA PLATAFORMA (PTA) (Frantzia)
    8 dispositibo batzen ditu, osasun ibilbideen eta jendeak etxean mantentzearen alde ari direnak.


Sail sozialeko 3 formakuntza profesional zentro

  • ETCHARRY FORMATION DÉVELOPPEMENT (Frantzia)
    Akitania Berriko goi mailako irakaskuntza zentroa eta formakuntza zentroa
  • NAZARET (Espainia)
    Formakuntza profesional zentroa gizarte eta osagarri alorreko espezialitateekin.
  • CEFAL EMILIA ROMAGNA (Italia)
    Lanbide sozialerako eta laguntza sozioprofesionalerako formakuntza zentroa. Bolonia – Emilia-Romagna

 

QAVAD proiektuaren hari nagusia adinekoek etxean bizi-kalitatea ukaitea da, eta honetan oinarritzen da:

  • Hobekuntza zehatzak pertsonek autonomia atxikitzen laguntzeko,
  • Etxe-laguntzaileei eta ahaide laguntzaileei sostengua,
  • Etxe-eragileen koordinazioa.

4 lurraldeen praktiketan oinarrituz da bermatzen QAVAD proiektua, esperientziak partekatuz eta tokialdatuz, Europa mailan formakuntza eta teknika metodologia sortzeko.

Proiektu horren helburua da formakuntza programa baten apailatzea profesionalendako eta laguntzaileendako, baita ere emanen zaien gidaliburu bat, proiektuaren eragileek Europa mailan bildu praktiketan eta berrikuntzetan oinarritua. Ekoizpen hori herrialde bakoitzeko eragileek, tokiko partaideek eta erabiltzaileek bertan eraman talde lanaren emaitza izanen da.