Zure zerga deklarazioa betetzen duzu zure zerga agiriko zenbatekoa idatziz.
Zure egoeraren arabera zerga murrizte bat edo zerga kreditu bat ukanen duzu.
Adibidez:
Etxeberri andereak 3 000 € ordaindu du LAGUNTZA ETXERAT elkarteari iazko zerbitzuetarako. Ukan dituen gastuen zenbatekoa zerga deklarazioan jakinaraziko du.
1. kasua: Usaian 2 000 €-ko zerga ordaintzen du. Laguntza-fakturari dagokion % 50eko zerga murrizketaren ondotik, 500 €-ko zerga ordaindu beharko du (2 000 € – 1 500 €).
2. kasua: usaian 1 000 €-ko zerga ordaintzen du. % 50eko apaltzearen ondotik, gastuen zenbatekoa bere zerga baino handiagoa da. Zerga kreditua ukanen du, beraz 500 € ordainduko zaizkio (1 000 € – 1 500 €).
3. kasuaez du zergarik ordaindu beharrik. % 50eko zerga kreditua ukanen du, beraz 1 500 € ordainduko zaizkio (0 € – 1 500 €).
Izigarri garatu baita, Laguntza Etxerat elkarteak erregularki lan eskaintzak baditu. Zure lanari zentzua eman nahi diozu?