Elkartearen gobernantza

Funtzionamenduaren printzipio nagusiak

Administrazio Kontseilua kide laguntzaileez osatua da eta elkartearen bizitzan engaiatua da. Administratzaileek, eta bereziki bulegoko kideek, eginkizun nagusia dute LAGUNTZA-ETXERAT elkartean.


Administrazio Kontseiluaren osamoldea: 

Bulegoa kide aktiboek osatzen dute, Administrazio Kontseiluak izendatuak. 2010az geroztik Dominique LARRAMENDY jaun medikua da lehendakaria.

Kideek elkartearen “politika” bultzatzen dute, erabakitzen dute eta hautu estrategikoak bideratzen Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren laguntzarekin; honek gauzatzen ditu eta xede erabilgarri bihurtzen.

Découvrez tous les membres de l’équipe en cliquant sur l’organigramme ci-dessous :

Berezko kideak
Estatutuak aldatu dira berezko kideak ezartzeko asmoz (Euskal Hirigune Elkargoko, Hazparneko eta Beskoitzeko hautetsiak), baita ere kide aktiboak, kopuru handiagoan.

Kide aktiboak
Elkartearen zerbitzu hartzaileek kide aktibo gisa inplikatzeko parada badute beren hautagaitza proposatuz elkartearen zuzendaritzan.

Estatutuak aldatu direnetik, Administrazio Kontseiluko 2 aulki badira hartzaileentzat edota haien familientzat, erabiltzaileen boza hobeki entzunarazteko.

 

Kontseilu Soziala eta Ekonomikoa (CSE)
Soldatadunak Kontseilu Sozialeko eta Ekonomikoko hautetsiek dituzte ordezkatzen Administrazio Kontseiluan. Aholkuak eman ditzakete.

 

Urteko egutegia

  • Bulegoa hilabetean behin biltzen da.
  • Administrazio Kontseilua urtean bi aldiz biltzen da.
  • Biltzar Nagusi bat bada urtean.

 

Elkarteak behar zaitu bizitzeko: 

zu ere Laguntza Etxerat elkartean inplikatzen bazina?