Hauta ezazu zure beharrei egokitu etxe-laguntzailea. Denborarekin harreman berezia sor ezazue.
Zure etxe-laguntzailearen enplegatzailea zara
Langilea zure ardurapean da
Zure enplegatzaile funtzioaren administrazio eta deklarazio eginkizunak bermatzen ditugu:
Ez zaitugu zure enplegatzaile funtzioan ordezkatzen: kontseilatzen zaitugu eta zure erabakiak gauzatzen ditugu.
Enplegatzaile partikularraren Hitzarmen Kolektibo Nazionalaren xedapenekin bat.
KUDEAKETA GASTUAK Langile bakoitz (65 €-ra (BEZa barne) mugatua / hilabeteko))
Nola ukan zerga abantaila etxe laguntza zerbitzurako mandatari gisa?
Urte hastapenean errezibituko duzu:
Kudeaketa gastuetarako, lansarietarako eta etxe laguntzaile baten enplegatzeari lotu kargetarako zerga abantaila ukan dezakezu: zure gastu mugatuen zenbatekoaren % 50.
Gure zerbitzu guzietarako ukan daiteke gastuen zenbatekoaren % 50eko zerga abantaila.
Zure zerga deklarazioa bete behar duzu errezibitu duzun zerga agiriko zenbatekoa idatziz.
Zure egoeraren arabera, zerga murrizketa edo zerga kreditua ukanen duzu.
Adibidez:
Etxeberri andereak 3 000 €-ko zerbitzua ordaindu dio LAGUNTZA ETXERAT elkarteari aitzineko urteko zerbitzuetarako. Ukan dituen gastuen zenbatekoa zerga deklarazioan idatziko du.
1. kasua: Usaian 2 000 €-ko zerga ordaintzen du. Laguntza fakturari dagokion % 50eko zerga murrizketaren ondotik, 500 €-ko zerga ordaindu beharko du (2 000 € – 1 500 €).
2. kasua: usaian 1 000 €-ko zerga ordaintzen du. % 50eko apaltzearen ondotik, gastuen zenbatekoa bere zerga baino handiagoa da. Zerga kreditua ukanen du, beraz 500 € ordainduko zaizkio (1 000 € – 1 500 €).
3. kasua: ez du zergarik ordaindu beharrik. % 50eko zerga kreditua ukanen du, beraz 1 500 € ordainduko zaizkio (0 € – 1 500 €).
Argibide gehiago zerga neurriei buruz.
Izigarri garatu baita, Laguntza Etxerat elkarteak erregularki lan eskaintzak proposatzen ditu zerbitzu hornitzaile eta mandatari gisa. Zure lanari zentzua eman nahi diozu?
Mandatari aktibitatea Etxez Etxeko Laguntza Osagarrirako Elkarte Mandatariaren bidez antolatzen da; legezko pertsona pribatua da, irabazteko xederik gabekoa, eta zerbitzua LAGUNTZA ETXERAT elkarteak du bermatzen.
SAP348290701 kalitatezko onespena badu, Pirinio Atlantikoetako lurralde batasunak emana.