Haurren zaintza

Haurren zaintza zerbitzua zure etxean. Haurtzaindegiaren edo eskolaren ondotik, asteburuetan eta besta-egunetan

Hazparnealdea
aide aux devoirs garde d'enfant a domicile laguntza etxerat

Etxez etxeko haurtzaina: tenore aldakorrei edo bereziei erantzuteko

Gure ordutegiak ez dira usu eskolako edo haurtzaindegiko tenoreen arabera finkatuak.

Laguntza Etxerat elkarteko haurtzainak hor daude zure zaintza beharrei ihardesteko Hazparneko, Beskoitzeko edo Bidaxuneko lurraldean. Zure ordutegiari egokitzen gara noiztenka edo erregularki.

bebe garde enfants a domicile

Haurren zaintza eskolaldi inguruko denboran

Haurtzaindegira edo eskolara laguntzea edo xerka joatea

Lana goizik hasten baldin baduzu edo berant bururatzen, zure haurrak zaintzen lagunduko zaitugu zu etxera sartu arte.

Haurrak jardueretara laguntzea

Hor gaude ere zure haurrak eskolaz kanpoko denboretako jardueretara laguntzeko.

Parkera joateko…

Asteazkenak, eskolako oporrak edo larunbatak zailak dituzu?

SAma edo aita gabe egotea beti errazago da etxean geldituz gero!

garde a domicile nounou a-domicile-laguntza-etxerat

Haurtzainak eguneroko beharrei ihardesten die

  • Jaikitzea/etzatea
  • Janztea/biluztea
  • Arratsaldeko askaria edo afaria prestatzea/ematea
  • Jokoak eta jarduerak
  • Etxeko ikaslanetan laguntzea

Etxez etxeko haurtzaintzaren alde onak haurrarendako eta burasoendako

  • Haurraren erritmoaren errespetatzea
  • Ez goizegi iratzartzea
  • Ez laster egin behar tenorez izateko
  • Haurrak zinez indarrak berriz hartzen ditu
  • Malgutasuna ordutegiari begira
  • Haur/buraso bakoitzaren behar/gogoei egokitu jarduerak

Argibide gehiagoren ukaiteko

Gurekin harremanetan jar zaitez

Gure partaideak