Buraso bilakatzea bizitzako abentura ederrenetarik bat baita, Laguntza Etxerat elkarteak zure biziko memento orotan laguntzen zaitu zure beharrei eta 6 urtez peko zure haurren beharrei egokituz.
Argibide galdea edo aitzinetikako izen ematea 6 urtez peko haurren harrerarako
Hitzordua hartuNahi dut etxe-haurtzainen zerrenda.
Zerrenda ukanBurasogaia zara, buraso berria edo zaintza-molde bat xerkatzen duzu zure haurrarentzat? Hazparnen, Beskoitzen, Bastidan, Lekuinen, Aiherran, Izturitzen, Lekornen, Makean, Heletan, Donoztirin edo Donamartirin bizi zara?
Zaintza-molde bat baino gehiago proposatzen baitugu, kasik familien behar guziei ihardesten diegu (oren kopurua eta tenore aldakorrak, elebitasuna, ahalmen urriko haurren harrerari egokitzea...). Haurraren lehenbiziko esperientzia da familiatik kanpo, eta sozializatzearen hastapena du. Handitzen eta loratzen ahalko da ingurumen seguruan eta segurtasun emailean. Jostatuz eta besteekin harremanetan izanez moldatuko du bere jitea, formatuak diren profesionalekin, bere erritmoan, autonomia eta motrizitatea garatuz.