Zerbitzuaren zuzendaria: Elodie Pennes, puerikultorea.
Haur ttipien hezitzailea: Emilie Lacroix.
Leku kopurua: 59 haur 0tik 3 urtera
Departamendu Kontseiluak onetsiak dituen eta elkartearen enplegatuak diren etxe-haurtzainek hiruzpalau haur hartzen dituzte beren etxean eta herri hauetan bizi diren edo lan egiten duten familien beharrei ihardesten die:
Hazparne, Beskoitze, Bastida, Lekuine, Aiherra, Izturitze, Lekorne, Makea, Heleta, Donoztiri eta Donamartiri, baita ere mugakide diren Euskal Elkargoko herriak (Ahurti, Bardoze, Luhuso, Irisarri, Armendaritze, Mehaine…)
Denbora kolektiboak: gogoa pizteko jarduerak 3 aldiz astean eta ateraldiak
Zure haurrari bakarkako harrera eginen zaio etxe-haurtzainaren etxean eta denbora kolektiboak ukanen ditu elkartearen egoitzan, ateraldien bidez, gogoa pizteko jardueren eta sozializazioaren bidez.
Etxe-haurtzainak elkartearen heziketa proiektua plantan ezartzen du arduradun taldearekin.
Ez da desmartxa administratiborik egiteko, zerbitzuaren bezeroa zara eta ez etxe-haurtzainaren enplegatzailea. Ez duzu kontraturik prestatu behar, ez eta lansaririk eta oporrik kudeatu behar; Familien Harrera Zerbitzuak du dena kudeatzen.
Oreneko prezioa zure irabazien eta familia egoeraren arabera kalkulatua da. (Gutieneko prezioa: 0,5 €; prezio gorena: 3,50 €).
FaLKen dirulaguntza baduzu: Zaintza-moldearen Osagarria (ZMO), harreraren kostu osoaren parte bat ordaintzen duena. Zerbitzu horren bidez zerga abantaila ukaiteko eskubidea bada: familiaren gastuen % 50.
Etxe-haurtzainaren malgutasunaz baliatzen ahalko zara (lan tenore malguak). Ordezkatua da falta denean edo oporretan.
Zure haurrak etxe-haurtzainarekin jarduera ludikoetan parte hartuko du taldean, haur ttipien hezitzaileak proposaturik.
Etxe-haurtzainek jarraipen pertsonalizatua badute baita ere formakuntza profesionalak, beren praktikaren aberasteko.
Etxe-haurtzaindegiaren berezitasuna oinarritzen da zerbitzuko zuzendariak eta haur ttipien hezitzaileak gainbegiratzen duten heziketa proiektu batean, etxe-haurtzainekin batean eramana.
Proiektu hori bermatzen da langileek eta familiek haurren ongizatearen alde partekatzen dituzten balore handien gainean. Erritmoaren errespetua, motrizitate librea eta heziketa positiboa dira proiektuaren zutabeak.
Zure haurrak harrera indibidualizatua ukanen du, bere erritmoa eta beharrak errespetatuko dituena, etxe baten giroan.
Bazkariak egunero prestatzen ditu etxe-haurtzainak (menu pertsonalizatua alergia edo intolerantzia bat ukanez geroz).
Jardueren bidez zure haurrak bestea ezagutuko du, jokoak, plazera, frustrazioa, partekatzearen nozioa eta emozioen kudeaketa, bai etxean bai ateraldietan (parkea, asteko jarduerak elkartearekin, ibilaldiak…).
Hilabetean behin haur ttipien hezitzaileak etxe-haurtzainei bisita egiten die beren etxera.
DOJO (plangintzaren arabera): Motrizitate jarduerak gorputza bereganatzeko, motor-gaitasunak garatzeko, autonomia irabazteko, eta espazioa beste haur batzuekin partekatzeko.
Astearte, asteazken eta ostiral goizetan: gogoa pizteko jarduerak (jokoak, musika, motrizitate fina, deskubritzea, irakurketa, margotzea…) lauzpabost etxe-haurtzainekin goiz bakoitz eta zaintzen dituzten haurrekin. Jarduerak haurrei egokitu joko-gela batean iragaten dira, elkartearen egoitzan.
Ostegun goizetan: jarduera komunak elkartearen haurtzaindegi kolektiboetan boluntarioak diren 4 etxe-haurtzainentzat (aldizkatuz).
Urteko ateraldiak udaberriko egun ederrak jitearekin: Ttiki Leku Zuraiden, Bastidako parkea, Biarritzeko Marion aintzira…
Egun ludikoak eta ikusgarriak elkarrekin partekatzea elkarteko Kuluxka eta Laminak haurtzaindegi kolektiboetan.
Hitzordua edo aitzinetikako izen ematea galdegin
Gurekin harremanetan jar zaitez