50 urteko esperientzian indar harturik familiak lagunduz, partaidetzak garatu ditugu medikuntza eta gizarte alorreko eragileekin.
Haiei esker kalitatearen kultura garatu dugu eta gure parekoekin esperientzia partekatuz aberastu gara. Dinamika horretan lan egiten dugu, lan berritzaileak proposatuz gure lan sailetako sareei esker.
Zerbitzuaren kalitateaz axola baitugu, desmartxa aktiboan engaiatuak gara gure erabiltzaileak eta enplegatuak ahal bezain ongi satisfatzeko.
LAGUNTZA ETXERAT elkartearen kalitate desmartxak gure soldatadunak beren egunerokoan gidatzen dituen lan-filosofia eta biziki ekintza zehatzak biltzen ditu, adibidez, gure erabiltzaileei eta soldatadunei egin urteko satisfamendu inkestak.
Desmartxa boluntario hori partekatua da eta lankidetzan eraikia langile guziekin, eta erakusten du gure atxikimendua elkartearen balioekin: errespetua, engaiamendua, onginahia eta gure lurraldeko familien sostengatzea.
Desmartxa horrek elkarte proiektua agerrarazten du, eta proiektu batean baino gehiagotan dugun inplikazioan agertzen da:
Etxe-laguntzaileen laneko bizi-kalitatearekin eta erabiltzaileendako arriskuen prebentzioarekin lotua den proiektua.