Eguneroko biziaren kudeatzeko laguntza ukaitea ez baita beti errazki onartzen, Laguntza Etxerat elkarteak sostengatzen zaitu memento batean baino gehiagotan, errespetuz, borondate onez eta diskrezioz, eta beti zure beharren arabera.
Dependentzia familiaren baitan sortzen da. Adinarengatik, eritasunarengatik edo ahalmen urritasunarengatik autonomia galtzen ari den norbaiten laguntzea ez da gauza erraza. Laguntza boluntarioa, informala, berezkoa edo familiakoa deiturik ere, ondorio franko ditu familiaren bizian eta laguntzailearen osasunean.
Laguntza beharra duzu edo zure eskubideak ezagutzeko beharra?
*Zerbitzu horren prezioa Departamendu Kontseiluak du finkatzen eta erretreta kutxa guziekin hitzartuak gara.
Ikusi zer dirulaguntza baden etxe-laguntzarako.
Bizi-laguntzaile bilakatu
Informatzen naiz