Laguntza Etxerat elkartea: historia eta lurraldea

Historia

Herriarteko LAGUNTZA ETXERAT elkartea Hazparne eskualdeko Familiako eta Baserriko kantonamenduarteko Laguntza elkartearen jarraipena da, 1971ko otsailaren 25ean sortua.

Hastapaneko xedea zailtasunetan ziren familien laguntzea zen, ama familiakoak eguneroko eginbeharretan eta familiako arduretan lagunduz. Familia-langileak etxeko lanak egiten zituen, baita ere egiazko sostengu lan soziala familia-desorekak saihesteko edo konpontzeko.

 

Elkartearen helburua pertsona hauen beharrei erantzutea da:

  • etxean bizitzen egon nahi duten adineko pertsonak, eriak, ahalmen urrikoak
  • sei urtez peko haurrentzat zaintza molde bat atzeman nahi duten burasoak.

 

Behar horiei behar zaie erantzun manera pertsonalizatuan eta kalitatezkoan.

 

1976ko otsailean, adinekoek zuten behar gehiena eskualdean, eta Laguntza Etxerat elkarteak bere hastapeneko helburua zabaldu zuen etxez etxeko garbiketa zerbitzua sortuz. Horretarako, erretreta kutxa guziekin hitzarmen bat izenpetu zuen.

Urteak joan arau, zerbitzua aldatu zen eta etxez etxeko laguntza zerbitzua bilakatu, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak baimendua, kalitate onespenarekin.

Besteen meneko adinekoak, eriak eta ahalmen urrikoak laguntzen zituen oroz gainetik, hogeita hamar bat bizi sozial laguntzaile eta etxe-laguntzaileri esker.

Hastapeneko helburua familien laguntzea baitzen, 1980an 15 lekuko etxe-haurtzaindegia sortu zen beharrei buruz inkesta egin ondoan.

Zerbitzu hori Familien harrera zerbitzua izendatu zen orduan; 50 lekuko baimena zuen eta 17 etxe-haurtzain enplegatzen zituen.

 

1986an, elkarteak izena aldatu zuen eta LAGUNTZA ETXERAT bilakatu, herriarteko etxeko laguntzarako elkartea, bere lurraldeari hobeki egokitzeko.

Elkarteak LAMINAK haurtzaindegia ere kudeatzen du 1999ko urtarrilaz geroztik, Beskoitzeko Herriko Etxearekin lankidetzan. Orain zerbitzu hori LAMINAK Harrera Anitzeko Zerbitzu kolektiboa deitzen da gaur egun, eta 30 lekuko onespena badu.

2003ko martxoan, LAGUNTZA ETXERAT elkarteak XIRRIXTA sortu zuen, Haur/Burasoen Harrera Lekua, burasoek ukan ditzaketen arazoei ihardesteko eta burasoen arteko gizarte lotura sortzeko.

2008ko apirilean sortu zen Familien eta Etxe-haurtzainen Harrera Gunea, lehen haurtzaroari buruz argibideak transmititzeko, berengain diren 95 etxe-haurtzain dituen gure lurraldean.

 

2014an, Hazparneko Herriko Etxeak 30 lekuko Kuluxka haurtzaindegi kolektiboaren kudeaketa gure elkartearen esku utzi zuen Zerbitzu Publiko Ordezkaritzaren karietara.

2014an, elkarteak Kooperazio Hitzarmen bat izenpetu zuen UD64 erakundearekin. Pirinio Atlantikoetako etxez etxeko laguntza elkarte-zerbitzuen sarea sortu zen orduan.

 

2019an, Laguntza Etxerat elkartea QAVAD europar proiektuan engaiatu zen aktiboki, beren etxean bizi diren adinekoen bizi kalitatearen alde. Gaur egun lan-taldea oraino biziki aktiboa da.

2019an ere, helburu eta baliabideetarako urte anitzeko kontratuak izenpetu ziren Departamendu Kontseiluarekin.

 

2020an, zerbitzuak hobetzeko desmartxak aitzina joan ziren: Laminak eta Kuluxka harrera anitzeko egitura kolektiboek Ecocert Bio labelizazioa lortu zuten, tokiko janari biologikoa ematen baitute.

 

2021ean, beharrei buruzko ikerketa baten ondorioz, elkarteak “burasotasunean laguntza” zerbitzua sortu zuen Xirrixta buraso-haur guneko eskaintza osatzeko.

Zerbitzu horiek guziak lankidego hertsian ari dira, arazoen zeharkako ikuspegia ukaiteko haur ttipien publikoaren beharrari buruz eta lurraldeko adinekoak, eriak eta ezinduak etxean mantentzeko beharrei buruz.

 

Familiaren beharrei ihardesteko nahikaria pertsonak egin HAUTU LIBREA errespetatuz gauzatzen da. LAGUNTZA ETXERAT elkarteak gorago aipatu beharrei ihardetsi nahi die manera zuzenean eta denentzat berdin, zernahi izanik ere galdatzailearen jatorri soziala, kulturala, erlijiosoa edo politikoa.

Administratzaile boluntarioek kudeatzen dute, beren engaiamenduetarik libro dira, militanteak dira eta motibatuak beren helburuetara heltzeko. Beraz, dudarik gabe, elkartea da bakoitzaren interesen eta askatasunaren defendatzaile hoberena.

LAGUNTZA ETXERAT elkartea beharrezkoa bilakatu da herritarren nahikaritik sortu baita, eta tokiko beharrei ihardesten baitie molde pertsonalizatuan eta gardenean.

Lurraldean errotua

Elkarteak Hazparnen ditu erroak, eta egoitza sozialetik abiatuz, lurralde zabalagoan aritzeko xedea du zerbitzuen arabera.

Alabaina, elkartea zerbitzu bat baino gehiagotan antolatua da, eta bakoitzak esku hartzen du lurralde espezifikoetan.

Usu teknika edo partaidetza betebeharrengatik da egoera hori den bezala, baina elkartea ez da egoeraren meneko, kontrara, zerbitzuak bereiz eskaini nahi ditu eta lekuko beharren hurbil egon nahi du.

Helburu hori gure elkartearen proiektuak indartzen du, herritarrei eskaini zerbitzuei buruz gogoeta berritzaileak egin nahi baititu.

Elkartea bere sailean inplikatua da, bereziki baserrialdean.  Harmonian ari izan nahi du ekintza sozialeko beste parte hartzaileekin eta partaideekin.

LAGUNTZA ETXERAT elkartea REAGIR sareko eragile gisa inplikatua da. REAGIR adinekoen alde ari diren parte hartzaileak biltzen dituen gerontologia sarea da: hiru haranetako S.S.I.A.D, zahar etxeak, gizarte-laguntzaileak, M.S.A., FaLK., Kontseilu Nagusia, C.P.A.M, QUAVAD, UD64…

Biziki lotura hertsiak sortu ditu Baionako Familien Laguntza Kutxarekin eta lurraldeko Ama-haurren babesarekin.

Elkarteak nahi du partaidetza dinamikoa garatu, konstruktiboa, helburu partikularrak errespetatzen dituena, eta eraginkorra izan nahi du geriza edo finantza erakunde-partaide guziekin.

Zuk ere parte har ezazu gure lurraldearen historian

Parte hartu eta inbestitu