APA (Autonomiarako Norbanakoen Laguntza), adinekoen autonomia mantentzeko laguntza

Norentzat ote da APA?

Autonomiarako Norbanakoen Laguntza 60 urtez goitiko pertsonendako dirulaguntza da, eguneroko funtsezko ekintzak egiteko eta beren autonomia mantentzeko:

  • jaikitzeko,
  • garbitzeko,
  • janzteko,
  • jateko,
  • mugitzeko,
  • ….

Edo haien egoerak zaintza erregularra behar baldin badu.
Laguntza hori baliabide baldintzarik gabe ematen da, zenbatekoa irabazien arabera kalkulatua da.

 

Autonomiarako Norbanakoen Laguntza ematen da pertsona hauei: 

  • 60 urtez goitikoak,
  • Frantzian bizi direnak manera egonkorrean eta erregularrean,
  • Departamendu Kontseiluko medikuntza eta gizarte taldeak (Ipar Euskal Herri barnealdeko SDSEI) ebaluatzen dituen pertsonak, GIR taularen arabera 1 eta 4 artean autonomia galdua dutenak.

 

Zertarako ematen da?

  • APA etxean: adinekoak beren bizilekuan mantentzeko laguntza-planaren finantzamenduaren parte hartze partziala edo osoa (etxe-laguntzaile baten ordainketa, materialaren finantzamendua, apairuen banaketa…)
  • APA zahar etxean: zahar etxeko “dependentzia prezioaren” finantzamenduaren parte hartze partziala edo osoa

 

APA, norentzat?

Bizileku nagusiko Departamendu Kontseiluak du APA ematen.

APAren bidez errezibitu zenbatekoak ez dira berreskuratuko ez hartzailea bizi deno, ez hiltzen denean. Beraz, departamenduak ez dezake galda hartzaileari eman zenbatekoen ordaintzea sekula haren finantza-egoera hobetzen balitz oraino bizirik deno, eta ezin du zenbatekoa berreskuratu hartzailea hil ondoan.

APAren zenbatekoa zergagabetua da, ez duzu zure zerga deklarazioan ezarri behar.

 

GIRari buruz argibide gehiago:
GIR (iso-baliabide taula) AGGIR taula nazionalaren arabera kalkulatua da, eta adineko pertsona baten autonomia galtze mailari dagokio.

Bakarrik GIR 1, GIR 2, GIR 3, GIR 4-ko autonomia galtzea duten pertsonek ukaiten ahalko dute APA laguntza. GIR 5 edo GIR 6 dutenek autonomoak dira eta beste laguntza batzuk galdatzen ahalko dituzte (erregimen orokorra, erretreta kutxa, mutualitatea)

Zure familiako norbaiten laguntzailea zara?
N’hésitez plus, vous pouvez vous faire aider

 

Zure harremana Hazparnealdean:

Departamenduko Elkartasun eta Gizarteratze Zerbitzua – Ipar Euskal Herri barnealdea

ELGAR zerbitzu publikoen zentroa
64240 Hazparne
05 59 29 61 00
Fax 05 59 70 20 61

Laguntza berezia behar duzu adinekoen, erien edo ahalmen urriko pertsonen autonomia mantentzeko?