Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea (LHB)

Zaintza moldeei buruzko argibide leihatila nagusia eta etxe-haurtzainen bitartekaritza-gunea

Hazparnealdea
relais petite enfance laguntza etxerat
relais petite enfance salle rpe laguntza etxerat

Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea: Leihatila nagusia

Katia MARTINEZ-DOYET, lehen haurtzaroaren koordinatzaile-animatzailea
Margaux SOUVESTE, animatzailea

FEHG (Familien eta Etxe-haurtzainen Harrera Gunea) edo EHH (Etxe-Haurtzainen Harrera-gunea) Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea (LHB) bilakatu da.

Hazparnen:
Hitzordua astelehen eta asteazken arratsalde guziez
Tel: 05.59.29.45.80

Bidaxunen:
Astearteetan (13:30 – 17:00 ), eskolako oporretatik kanpo
Kirol guneko bidea, 3, 642450 BIDAXUNE
Tel : 05.59.55.53.11

Familien eta Etxe-Haurtzainen harrera zerbitzua

Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea harrera, argibide eta animazio lekua da:

  • Zaintza molde bat xerkatzen duten familientzat,
  • Buraso enplegatzaileentzat
  • Departamendu Kontseiluak onetsi etxe-haurtzainentzat,
  • Etxez etxeko haurtzainei
relais petite enfance activite creative collective laguntza etxerat

Herri hauetarik batean bizi zara:

Hazparne, Beskoitze, Bastida, Aiherra, Izturitze, Donamartiri, Donoztiri, Heleta, Lekorne, Makea, Lekuine, Bidaxune, Gixune, Samatze, Akamarre, Erango, Bardoze, Burgue-Erreiti.

Buraso zara eta nahi duzu:

  • Argibideak ukan 3 urte peko haurren zaintza-moldeei buruz
  • Aitzinetikako izen ematea egin egitura batzuetan.
  • Etxe-haurtzainen zerrenda ukan.
  • Buraso-enplegatzaile gisa laguntza ukan.

Profesionala zara edo profesionalgaia?

Nahi duzu etxe-haurtzain izan eta argibideak nahi dituzu?

Haurtzaina zara, amañoa, babysitterra, gobernanta… Etxe-haurtzain gisa laguntza nahi duzu.

Etxez etxeko haurtzainak: amañoa naiz edo babysitterra

Ba ote zenekien?

etxez etxeko haurtzainek Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-guneko zerbitzuak erabil ditzakete.

relais petite enfance assistantes maternelles rpe laguntza etxerat

LHB, EHH eta FEHGen helburu handiak

Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea (LHB) dohainik den zerbitzua da, familiak, buraso enplegatzaileak, etxe-haurtzainak, etxez etxeko haurtzainak eta haurrak entzuten eta informatzen dituena, eta animazioak eskaintzen. Laguntza Etxerat elkartean haur ttipien hezitzaile batek du zerbitzu hori gainbegiratzen.

FaLKak, MSAk, Euskal Hirigune Elkargoak eta Departamendu Kontseiluak Laguntza Etxerat elkarteari eginkizun horren ardura eman diote Hazparne eta Bidaxuneko lurralderako.

Burasoentzat

LHBk lurraldean zaintza molde bat xerkatzen duten burasoak laguntzen ditu:

  • Zaintza molde desberdinen berezitasunei buruz argibideak emanez.
  • Beregain diren etxe-haurtzainen eta haurtzain etxeen zerrenda emanez.
  • Aitzinetikako izen ematea eginez zaintza molde batean baino gehiagotan leihatila nagusiaren bidez (Beskoitzeko Harrera Anitzeko Zerbitzua eta Hazparneko Kuluxka, Lekorneko Kukusoak mikrohaurtzaindegia eta Familien Harrera Zerbitzua)
  • Noiztenka hitzaldiak antolatuz, eztabaida-gaualdiak edo formakuntza egunak.
  • Buraso enplegatzaile gisa dituzten eskubideei, eginbideei eta betebeharrei buruz argibideak emanez.

Etxe-haurtzainentzat eta etxez etxeko haurtzainentzat

  • Dituzten eskubideei eta betebeharrei buruz argibide orokorrak emanez.
  • Etxe-haurtzain eta etxez etxeko haurtzain ofizioan aritzeko molde desberdinei buruz argibideak emanez.
  • Elkartzeko eta trukatzeko leku bat eskainiz, arras ekipatua eta egokia.
  • Beren profesionalizatze urraspidean sostengatuz:
    – Heziketa laguntza
    – Praktikaren aztertzeko psikologo batekin, urtean zenbait aldiz.
    – Formakuntza jarraikia egiteko desmartxetan laguntza.
    – Formakuntza denborak proposatuz urtean zenbait aldiz: Hitzaldiak, lantegiak, eztabaida-gaualdiak, gaikako egunak…
    – Liburutegi profesionala erabiltzeko parada.

Haurrentzat

Leku horrek parada eskaintzen du haurrei eta haien etxe-haurtzainei joko, deskubritze eta sozializazio ingurumen berriaren esploratzeko, haur ttipien hezitzaile batek animatu jarduera goizen bidez.

Ateraldiak eta ikusgarriak ere proposatuak dira urtean zehar.

Lurraldeko behatoki eginkizuna

Laguntza Etxerat elkarteko LHBk familien beharrak biltzeko eginkizuna ere du, baita ere etxe-haurtzain kopurua eta libro dituzten mementoak zerrendatzeko eginkizuna, eta 3 urtez peko haurren zaintza eskaintza guziak.

Argibide gehiago ukaiteko Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-guneari buruz.

Gurekin harremanetan jar zaitez

Gure partaideak