Departamenduaren laguntza soziala ukaiteko etxe-laguntzaile baten enplegatzeko, galdea zure bizitegi nagusiko GEUZari edo Herriko Etxeari egin behar diozu.
Gutienez 65 urte ukan edo gutienez 60 urte, eta lanerako gaitasun eza egoeraren aitorpena ukan.
Departamenduaren laguntza soziala galdatzailearen baliabideen araberakoa da. Hilabeteko irabazi mugak finkatuak dira etxeko laguntza ukaiteko.
Laguntzaren zenbatekoa galdatzailearen irabazien arabera kalkulatua da.
Finantza parte hartze bat galdatu daiteke, Departamenduak du finkatzen.
Laguntza eman daiteke:
Etxe-laguntzailearen zereginak (etxearen mantentzea, xuriketak, jaikitzen laguntzea, jaten laguntzea…) eta presentzia-denbora Departamendu Kontseiluko ebaluatzaileak ditu finkatzen hartzailearen beharren arabera. Hilabeteko oren kopurua 30 orenekoa da gehienez bakarrik bizi den pertsona batentzat, eta 48 orenekoa bi bizikideek laguntza hori ukan badezakete.
Zure tokiko harremana Hazparneladean:
Departamenduko Elkartasun eta Gizarteratze Zerbitzua – Ipar Euskal Herri barnealdea
ELGAR zerbitzu publikoen etxea
64240 Hazparne
05 59 29 61 00
Fax 05 59 70 20 61