UD64: tokiko elkarteen indarra egiten duen batasuna

LAGUNTZA ETXERAT elkartea UNA (laguntzaren, arten eta etxez etxeko zerbitzuen batasun nazionala) federakuntzaren kide da eta kalitatearen aldeko politika garatzeko ari da lanean baita ere praktikak harmonizatzeko UD64ko kideekin.

UD64 – Zer ote da?

UD64 erakundea Pirinio Atlantikoetako UNA eta ADEDOM egituren batasuna da. Egitura horiek kidez osatu elkartea muntatu zuten, eta haien elkarte proiektua oinarritzen da 2014ko ekainean onartu kooperazio hitzarmen batean. Hauek zuten onartu:

  • Laguntza Etxerat – Hazparne,
  • Lo Caleï – Ortheze,
  • ASAD – Oloroe-Donamaria,
  • Adin Ederra – Donapaleu
  • AIPAD elkartea (lehengo Gurutze Gorria), Donibane Lohizune

Baionako GEUZa UD64n sartu da.

Partaidetza lan sendoa sareko kideen artean

UD64-n kidetzearekin, elkarteburuek lan kolektiboa abiatu dute 4 ardatzen inguruan:

  • Berrikuntzak proposatu eta erabiltzaileen beharrei egokitu
  • Praktika profesionalak bateratu
  • Baliabideak optimizatu ahalak batuz
  • Pisua ukan beste partaideekiko eta finantzatzaileekiko harremanetan.

Denborarekin, kolektibo hori UNAren kide ez diren beste elkarteei ere zabaldu da, federakuntza arteko dinamika bat zutenak tokiko mailan.

Horrela, duela kasik 10 urte, AIDBS (ADEDOM elkarteko kidea) eta AMICIAL (lehengo AIPAD, Gurutze Gorria) elkarteetako zuzendariak elkarte hauetako zuzendariek osatu lan taldeari batu ziren: ASAD, LO CALEI (CAMINANTE elkartea), ADIN EDERRA,  LAGUNTZA ETXERAT.

 

UD64, UNAren kide

Elkarte horiek batu ziren duela 20 urte baino gehiago, UNAren sareari kidetzeko gutuna izenpetu zenetik.

UNA elkarte mugimendu militantea da, enplegatzaileen sindikatua eta elkarte, mutualitate, fundazio, lurraldeko zerbitzu publiko (CCAS/CIAS) eta ospitale sarea. Federazioan 850 egitura kide dira, 96 000 langile enplegatzen dituztenak.  Frantziako 5 federazio enplegatzailetarik bat da, kideak laguntzen ditu, ordezkatzen eta defendatzen. Praktikak trukatzeko eta mutualizatzeko lekua ere da, kideei zerbitzuak eskaintzen ditu arau, zuzenbide eta saileko praktiken alorrean. Eskualdeko adarrak badira.