Elkarteak 8 zerbitzu baditu, biziko memento guziei ihardesteko. Elkartea sei urtez peko haurrentzat zaintza molde bat atzeman nahi duten burasoentzat da, etxeko garbiketa arrunta egiteko etxe-laguntzaile bat behar duten pertsonentzat, eta adinekoentzat, besteen meneko diren jendeentzat, erientzat edo ahalmen urrikoentzat. Gure lurralde ederrean interes kolektiboko ekintza batean pertsonalki edo profesionalki engaiatzeko parada eskaintzen dio pertsona orori. Zerbitzu horiek balore komunetan oinarritzen dira: jendetasuna, ofizioen profesionalizazioa, laguntzaren pertsonalizazioa eta gaitasunak dituzten profesionalen eguneroko inplikazioa hurbileko proiektu batean, lurraldeko beste eragileekin partaidetzan eta erakundeen sostenguarekin. Ongi etorri gure webgunera eta bisita on!
Dominique LARRAMENDY jauna
Lehendakaria